POLÍTICA DE PRIVACIDAD
Pribatutasun politika honek webgune honetako datu pertsonalen tratamenduen inguruan informazioa eskaintzea eta interesdunei asistentzia emateko eskubideak deskribatzea du helburu, 2016ko apirilaren 27 ko 679/2016 (EB) Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko araua eta Datu Pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko, abenduaren 5eko, 2018/3 Lege Organikoarekin bat.
Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren Arduraduna?
Tirikitrauki, Euskal Jantziak
Zuloaga, 16, 1B.
20280 Hondarribia, Gipuzkoa
Tlf: 943 644 270
E-posta: denda@euskaljantziak.com
Zer helbururekin jasotzen ditugu zure datuak?
Tirikitrauki-k datu hauek ondorengoetarako erabiliko ditu:
-
Zure datu pertsonalak eskaera edo kontsulta, iruzkin, gorabehera edo iradokizunei erantzuteko erabili ahal izango dira, horretarako prestatutako web orriko inprimakien bidez.
-
Erabiltzaileak, web orriaren bidez, formakuntza ikastaroetan izena emateko erabilitako datu pertsonalak ikastaroak kudeatzeko erabili ahal izango dira.
-
Zuk aurretik parte hartzeko izena eman duzun lehiaketa, zozketa eta promozioen kudeaketa egokia egiteko erabiliko dira. Kasu honetan datuak ez dira plataformatik kanpo erabiliko. Ez da inoiz daturik aterako sare sozialetatik kanpo, eta ez da erabiltzaileen profilik egingo interesdunen berariazko baimenik gabe.
-
Webgune honen nabigazioa behar bezala kudeatzeko.
Zenbat denboraz gordeko dira datuak?
Zure datuak horiek kentzea agintzen ez duzun bitartean Tirikitrauki-ren fitxategian gordeko dira.
Zerk legitimatzen gaitu zure datuak erabiltzera?
Tirikitrauki-ren www.euskaljantziak.eus webgunearen bidez jasotako datuen tratamendua egiteko oinarri legala honako hau da:
a. Izena ematerakoan eman diguzun berariazko baimena.
Nori utziko zaizkio zure datuak?
Tirikitrauki-k datu hauek ez ditu hirugarrenen esku utziko.
Zeintzuk dira zure eskubideak zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean?
Datu-emaileak honako eskubideak burutu ahal izango ditu emandako datuen gainean:
Sarbide eskubidea: Datu-emaileak Tirikitrauki-ri emandako datuak eskatu ahal izango dizkio, bere datu pertsonalen tratamendua egiten ari den edo ez baieztatzeko.
Zuzenketarako eskubidea: Datu-emaileak bere datu pertsonalen zuzenketa egiteko eskatu ahal izango dio Tirikitrauki-ri, berauek zuzenak ez badira edo behar bezala osatuak ez badaude.
Ezabatze eskubidea: Datu-emaileak Tirikitrauki-ri bere datu pertsonalak ezabatzeko eskatu ahal izango dio, besteak beste, datu horiek jaso ziren helbururako jadanik beharrezkoak ez badira.
Aurkaritza-eskubidea: Datu-emaileaTirikitrauki-ri bere datu pertsonalen tratamendua egitearen kontra agertu daiteke. Kasu horretan Tirikitrauki-k soilik erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko gordeko ditu.
Tratamendua mugatzearen eskubidea: Datu-emaileak Tirikitrauki-ri eskatu ahal izango dio behin-behinean eta erabilera zehatzetarako ez erabiltzeko bere datu pertsonalak. Kasu horretanTirikitrauki-k soilik erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko gordeko ditu.
Eramateko eskubidea: Datu-emaileak Tirikitrauki-ri bere datuak erraz eskuragarriak diren formatu egituratu batean emateko eskatu ahal izango dio. Era berean bere datuak beste arduradun bati emateko ere eskatu ahal izango dio.
Baimena ematea ezeztatzeko eskubidea: Datu pertsonalak berariazko baimena emanez lortu badira, datu-emaileak baimen hori ezeztatzeko eskubidea izango du edozein unetan.
Erreklamazioak aurkezteko eskubidea: Datu-emaileak Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea izango du, bereziki bere eskubideen egikaritza ez dela egokia izan uste badu. Erreklamazio hori bide telematikoa erabiliz egin daiteke, egoitza elektronikoaren bidez (www.agpd.es), edo posta helbidera zuzenduz (C/ Jorge Juan, 6, 28001-Madrid)
Aipatutako edozein eskubide egikaritzeko, datu-emailea Tirikitrauki-ren posta helbidera edo helbide elektronikora zuzendu daiteke, bere NAN-aren kopia aurkeztuz, nortasuna egiaztatu ahal izateko.